XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ametsetako zaldia arkupean barrena abiatu zen geldiro.
- Zer egiten dute hor ume horiek?- galdetu zuen ahots batek.
Liburuxka zeraman gizona zen.
Bere oharrak aztertzen zituen eta boligrafoaz seinalatzen gintuen.
- Jeneralaren lobak dira - esan zuen zerbitzari ilegorriak.
- Zeintzu loba?- harritu zen bestea.
Gidoian ez da inoren lobarik agertzen.
Zerbitzariak lepoak jaso zituen.
Zeuk esan duzu jeneralaren lobak zirela.
- Nik hori esan dudala? Eztabaidaka hasi ziren nork, nori, zer eta nola esan zion.
Guri bost axola.
Gidoian agertu ez arren ere, ez geneukan zalditik jaisteko asmorik; beraz, osaba Teok sortu zuen iskanbila probetxatu genuen arkupean barrena paseatzen segitzeko.
Osaba Teo ihesi zetorren ikaratuta eta oihuka; (...).